Eremu berdetik gertu egon da aste osoan zehar, eta horren zain ziren herrikide asko. Andoaingo biztanle askoren moralarentzat garrantzia handiko urratsa litzatekeelako. Baina ez da berehalakoan gertatuko eta azken egunetan intzidentzia tasa metatua goruntz doa. Pixkanaka, hori bai.
Urko Vallejo herrikideak hainbat datu bildu ditu:
- Kutsatuak, pandemia hasi denetik: 1001 (biztanlegoaren %6,68a).
- Hildakoak hasieratik: 19 (hilkortasun-tasa: %1,90).
- Azkeneko asteko kutsatuak: 8 (aurreko astean 3).
- Intzidentzia tasa 100.000 biztanleko, 14 egunekoa: 73,39.
- Intzidentzi-tasa 100.000 biztanleko 7 egunekoa (x2): 106,75.