Jabekuntza Eskolak ikastaro ugari iragarri ditu, udaberrirako

Xabier Lasa 2021ko mar. 10a, 14:36

Jabekuntza Eskolak aurtengo udaberrirako antolatu dituen ikastaro berriak jakitera eman ditu Andoaingo Udalak. Ohiko ikastaroez (batukada feminista, sendabelarrak, Mindfullness, autodefentsa, emakumeen talde multikulturala…) gain, besteak beste, autoestimua lantzeko ikastaroa antolatu dute. Doakoak izango dira guztiak. Esku-orriak banatuko dituzte etxez etxe hurrengo egunetan, eskaintza guztiaren berri emanez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!