#2020Koronabirusa2021

Biztanleria-talde ahulenak babestea izan zen lehen neurria

Aiurri 2021ko mar. 11a, 07:50

2020ko martxoaren 11ko Ibili Andoain martxa bertan behera geratu zen, lehen unetik biztanleria-talde ahulenak babestu nahi izan zelako.

 

Udalak, era berean, leku itxiak eta gehiegizko gertutasuna saihesteko dei egiten zien kolektibo ezberdinei. Asteazkena zen, eta asteburuari begirako hitzorduak bertan behera uztea aztertzen hasi ziren. Asteburu horretan iritsi zen iragarpena, ordea, oso bestelakoa izan zen. Kultur jarduerak eteteaz gain, erabateko konfinamendua iragarri baitzen.

Ibili Andoain ekimena berrezartzeko urte osoa behar izan da. 2021eko martxoaren 4an ekin zioten berriro, iazko agintaldian arrakasta handiz abian jarritako ekimena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!