Eskerrik asko Andoain!

Ainhoa, Armando eta Manoli 2021ko mar. 12a, 19:26

Manoli ama, Ainhoa ahizpa, Armando aita eta Nerea laurak Adarrara lehen aldiz igo zirenekoa. Aitak igo zuen besotan.

Lerro hauen bitartez gure familiaren esker ona adierazi nahi dugu. Nerea gure artetik joan da, eta egun hauetan andoaindarren aldetik babes handia sentitu dugu. Maitasun keinu asko jaso ditugu, eta sare ezberdinetan idatzitako mezu ugari helarazi dizkiguzue. Gaindituta gaude, oso eskertuta, baina ezinezkoa zaigu banaka banaka eskerrak ematea. Jaso ezazue gure eskerrik beroena.

Ainhoa, Armando eta Manoli

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!