#2020Koronabirusa2021

Lehenik terrazak itxi zituzten, ondoren ostalaritza jarduera guztia

Jon Ander Ubeda 2021ko mar. 15a, 07:20

2020ko martxoaren 14a larunbata zen, eta terraza zerbitzu guztiak irekitzea galerazi zuten. Tabernen itxiera eta erabateko konfinamendua ondoren iritsi ziren.

Hauxe duela urte bat idatzitakoa: "Terraza zerbitzurik gabe irekiko dituzte tabernak. Gerta daiteke laster ere taberna zerbitzuak ixteko agindua ematea ere. Oraingoz ez dago horrelakorik eta goizean goiz irekitzen dituzten tabernak zabalik daude. Hori bai, terrazak bilduta dauzkate".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!