Oscar Mendo Jarduera Fisiko eta Kirol Saileko zinegotzi ahaldunak iragarri duenez, “pilates jarduera astean bitan Arrate pilotalekuko instalakuntzatan eskainiko dugu. Ikastaroak astean bi egunez eskainiko dira, goizez, eta Andoaingo 65 urtetik gorako edonorentzat izanen dira”.
"Covid-19ak zerbait erakutsi badigu, aktibo mantentzearen garrantzia da, adineko pertsonentzako gimnasia ikastaroarekin edo Ibili Andoainekin bezala, eta jarduera horiek ere Udalak antolatzen ditu", adierazi zuen Maide Lainez alkateak.
Interesa duenak telefonoz eman dezake izena: 943 300 147.