"Ez, eskerrik asko!" dokumentala

Xabier Lasa 2021ko mar. 21a, 09:00

Gladys, bizikleta martxa batean (dokumentalean agertzen den irudietako bat).

Bertha Gaztelumendi “Ez, eskerrik asko!” dokumentalaren zuzendaria da. Basteron eskainiko dute, astearte honetan iluntzeko 19:00tan hasitako saioan.

Gladys del Estal (Venezuela, 1956) Donostiako Egia auzoan bizi zen. Zentral nuklearren, militarismoaren eta etxe-espekulazioaren aurkako ekintzailea zen. 1979ko ekainaren 3an, Tuteran, zentral nuklearren aurka errepidean eserialdi baketsu batean parte hartzen ari zela, Martínez Salas guardia zibilak bere arma-kulatarekin jo eta tiro egin zion buruan, gertutik gertura; laster hil zen, ospitalean. Geroztik, Gladys Euskal Herriko mugimendu antinuklearraren ikur bilakatu zen. Gazte donostiarraren bizitza eta bere garaiko mugimendu antinuklearra eta antimilitarista deskribatzen duen 'Ez, eskerrik asko! Gladysen leihoa' dokumentalaren egilea da Bertha Gaztelumendi.

Zeintzuk dira dokumentala egitera mugitu zaituzten arrazoiak?

Badira 40 urte eta gehiago Gladys Tuteran hil zutela, ekitaldi baketsu batean parte hartzen ari zela. Harrisburgeko (AEB) zentral nuklearrean gertatu zen istripuak mundu mailan mobilizazioak eragin zituen, eta Euskal Herriko mugimendu antinuklearra Tuteran bildu zen, ondoko Arguedas herrian zentral bat eraikitzeko proiektua egin zutenez; Bardeetako tiro eremuari ere ezetza adierazi nahi izan zioten.

Iruditu zitzaigun Tuterako gertakariak ez ezik, Franco hil geroztikako garai historiko hura nolakoa izan zen azaldu beharra zegoela; orduko belaunaldiei oroitarazi, eta gaurko belaunaldi gazteei jakinarazi. Bestalde, premiazkoa ikusi dugu Gladys oroitzeaz batera, aldarrikatzea aitortza ofiziala merezi duela, estatuaren biktima gisa.

Dokumentala egiteko orduan, garai hura bizitu zuten testigantza pertsonalez baliatu zarete.

Gizarte mugimenduetako (antinuklearra, ekologista, antimilitarista…) aktibista askoren ahotsak jaso ditugu. Izan ere, mugimendu anitza izan zen ordukoa; normala zen herri guztietan komiteak sortzea, autonomiarekin funtzionatzen zuten, nahiz gero koordinazio bat eduki elkarrekin. Frankismoan ezagutu ez zen sormena erakutsi zuten, irudimen handiko garai borrokalaria osatu zuten, egia esanda.

Testigantzen arloan ez ezik, dokumentazioaren aldetik ere ahalegin berezia egin dugu, kontatzen den hori grafikoki adierazgarria egiteko asmoz, eta ikuslearengan ikusmina pizteko asmoz. Horrela, garaiko material grafiko ugari begiztatu liteke dokumentalean, zuri beltzeko argazki mordoa, alegia. Ahaztu gabe Super 8 formatuan egindako zenbait grabazio ere berreskuratu izana. Irudietan agertu nahi izan dugu nork bere oroitzapenen bidez irudikatzen dugun garai historiko hori: manifestazioak egiteko erak, jendearen janzkerak, Egia bezalako auzoak eta beren kaleak… 

Aitortza aipatu duzu. Iruditzen zaizu "Egia, justizia ta erreparazioa", hiru printzipio horiek bete direla Gladysen kasuan?

Argi dago ezetz. Batez ere herri mailan urtero sortu diren omenaldi eta ekimenei esker segitzen du bizirik bere oroitzapenak, batik bat. Guardia zibilak protesta baketsu batean erail zuen; epaitua izan zen gertakizuna, baina handik gutxira tiroaren egilea kondekoratu egin zuten,

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!