Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, “oraindik indarrean dago bigarren etxebizitzetara joateko edo aisialdi-jarduerak egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldetik irtetea edo lurraldera sartzea mugatzen duen araua”.
Behar bezala justifikatutako mugikortasuna bakarrik egongo da baimenduta, honako kasuetan:
- Osasun-zerbitzuetara joatea.
- Laneko edo eskolako betebeharrak betetzea.
- Ohiko edo familiaren bizilekura itzultzea.
- Adinekoei, adingabeei edo mendekotasun bat dutenei laguntza eta zaintza ematea.
- Ezinbesteko arrazoiak: atzeraezinak diren izapideak egitea, etab.