Txuri-urdinen autobusak Andoaingo bandera ere jaso du Sevillarako bidean

Xabier Lasa 2021ko mar. 25a, 13:27

Realeko ordezkariek, Maider Lainez Andoaingo alkatearen eskutik, Andoaingo armarria daraman bandera jaso dute Makaldegian egin duten egonaldian, eguardian. Sevillan apirilaren 3an jokatzekoa den Real-Athletic kopako finala dela eta, Gipuzkoa Realarekin dagoela adierazteko asmoz, talde txuri-urdinaren autobusa herriz herri dabil. Bidean, udalerrietako banderak biltzen ari dira. Andoainen egindako geldialdiaren bideoa, ikusgai:

 

Herriz herri biltzen ari diren bandera guztiak Sevillara eramango dituzte, hara joan ezin arren hemendik ere Realari bultzada testimoniala eskaintzen zaiola irudikatuz horrela.

Joseba Ibarburu Realeko zuzendaritzako kontseilaria eta Aitor Lopez Rekarte eta Mitxel Loinaz jokalari ohiak etorri dira autobusean, eta Andoaingo alkateak ez ezik, PSEko Oscar Mendo, EAJko Alex Huitzi eta EHBIlduko Andoni Alvarez zinegotziek, Podemoseko ordezkari Koro Barberok eta zenbait herritarrek egin diete harrera Andoainen. Ondoren, Urnietarako bidea hartu dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!