Honako balorazioa helarazi diete, hedabideei:
BALORAZIOA
Erakusketan, kultorako erabiltzen ziren elementuak: matrakak, karrakak, misalak, mantillak, errosarioak, gurutzeak... errituen argazkiekin eta Andoainen joan den mendearen hasieran arlo honetan zeuden ohiturak azaltzen dizkiguten zenbait egileen, Patxi Etxeberria, jesuslagun andoaindarrak batez ere, idatzitako testuekin, konbinatzen dira.
Nahiz eta erakusketa bertakoek bakarrik ikusi ahal izan duten, konfinamendu perimetrala ezarrita zegoelako, pandemia dela eta, interes handia sortu duela andoaindarren artean esan dezakegu, horrelako erakusketa gehiago egiteko aholku, eskaera dexente jaso dugulako.
Egia esan, erakunde eta talde ezberdinetako elkarlana, edozein gaiaren ikuspena aberastu, osatu eta hobetzen du. Hau dela eta, etorkizunean horrelako proiektu gehiago gauzatuko direlakoan gaude, asko dira eta Udal Artxiboak zaintzen duen dokumentazio eta argazkiak, baita ugaria ere Burdina Taldeak berreskuratu eta gordetzen duena.