Andoaingo udal langileek enplegu publikoaren aldeko elkarretaratzea egin dute

Xabier Lasa 2021ko mar. 30a, 11:35

Andoaingo Udaleko langileek elkarretaratzea egin dute Goikoplazan, enplegu publikoaren alde, langileen komiteak deituta. Andoaingo Udaletxeko plantillan %56ko behin behinekotasuna dagoela eta datu hori sektore pribatuan baino handiagoa dela salatu dute. Bestalde, apirilaren 22rako EAEn deituta dagoen grebarekin bat egingo dutela iragarri dute. 150 bat langileek osatzen dute udaletxeko langile plantilla, gaur egun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!