Utzikeria Olazar parkean

Aiurri 2021ko mar. 31a, 09:20

Bart arratsaldean jendetza zegoen Olazar parkearen inguruan, eguraldi onaz gozatzen. Uda beteko eguna zirudien, bainujantziarekin zeudenak ez zirelako gutxi.

Lizarkolako pasealekutik zihoazen oinezkoen begietara, deigarria egiten zen panorama. Biharamunean, zoritxarrez, Olazar parkearen inguru guztia zikinkeriaz josita zegoen: Edalontziak, botilak eta bestelakoak. Ez legoke gaizki aisialdiaz gozatzea, eta era berean inguruarekin errespetuz eta garbitasunez jokatzea. Belazetik ez oso urruti, gainera, edukiontziak daude Olazar parkeko aparkalekuan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!