Guztia pasa den asteko jardunaldian erabaki zen, non, Arenasek gol bakarreko aldeagatik irabazi zion Portugaleteri. Gauzak horrela, Getxoko taldeak mailari eutsi dio eta 2.B Pro maila berrira igotzeko lehian sartuko dira.
Pandemia hasi zenetik munduko egoera erabat aldatu da, horrekin batera, baita futbolea ere. Zer esan nahi da honekin? Pasa den urtean, hirugarren mailan igoerak egon ziren, baina Bigarren B mailan ez zen jaitsierarik egon; beraz, maila berdinean talde ugari multzokatu ziren. Horregatik, oraingoan jaitsiera gehiago egotea erabaki zen, mailaz jaisteko arriskua areagotuz. Ez hori bakarrik, arestian aipatutako 2.B Pro maila izenekoa ere sortu da.
Denboraldi hau oso garrantzitsua zen, eta Jon Urdangarinek lan bereziki garrantzitsua zuen esku artean: taldeko jokalariak egoera fisiko onean mantentzea. Emaitza oso onak lortu ditu, datorren urtean, gutxienez, 2.B mailan lehiatuko dira berriro ere.