Logotipo lehiaketa antolatu du Galardik

Aiurri 2021ko api. 1a, 09:17

Irudi berria Galardi Haurreskolaren paper, gutunazal, webgune edo arropan agertzeko da, betiere Andoaingo Udalaren logotipoa ondoan duela. 

Lehiaketan Beterri-Aiztondoko 16 urtetik gorakoek parte har dezakete. Sari bakarra dago, 350 eurokoa. Eta lanak aurkezteko epea apirilaren 16an bukatuko da.

Edozein diseinu teknika erabili ahal izango da, baina  formatuak eskalagarria izan beharko du. Logotipoarekin batera, lanari buruzko azalpenak ematen dituen dosier txiki bat aurkeztuko da, honen erabilera ezberdinekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!