Zaborra zeraman kamioiak su hartu du

Aiurri 2021ko api. 7a, 12:30

Eguerdiko 12:00ak aldera gertatu da, kamioia Extremadura kalean zebilela. Antza denez, gidaria suteaz jabetu da eta kamioia Leizaran institutuaren gaikaldeko aparkalekura eraman du ahalik eta kalte txikiena eragiteko.

Ez zirudien sutea oso handia zenik, baina gidariak zama osoa lurrean askatu duenean suak indarra hartu du. Sutea kontrolpean dute suhiltzaileek eta Udaltzaingoak.

Argazkian ikus daiteke kea dariola kamioiari, bere gaikaldetik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!