Radar berria Bazkardo aldean

Aiurri 2021ko api. 9a, 10:48

Auto gidariek adi ibili beharko dute, bihurgune horretara 60 kilometro orduko abiadura baino gehiagora erraz iritsi daitezkeelako.

Bazkardo aldean, Donostiako norabidean, A-1 errepidea utzi eta A-15 autobia hartzen den bihurgunean bertan radar berria jarrita dago. Abiadura neurtzen duen makina prest dago, eta soilik martxan jartzea faltako litzateke. Eremu horretan araututako gehienezko abiadura 60 kilometro ordukoa da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!