Ziako errekan isurketa gertatu da, beste behin

Xabier Lasa 2021ko api. 12a, 11:59

Produktu ezezagunaren bat isuri dute errekan asteburuan zehar, eta esne kolorez etorri da ur emaria. Noizean behin gertatzen da halako isurketa, bizilegunek azaldu dutenez eta Ziako industria-guneko lantegiren bat behar du izan eragilea, itxura guztien arabera. Andoaingo udaleko ingurugiro saila zein Ura (Uraren Euskal Agentzia) jakinaren gainean daude, eta ikerketa zabalik daukate lehendik ere.

Errekabeltz eta Penadiko erreken elkarketaz sortzen da Ziako erreka, eta Gudarien Etorbidean dauden lantegi eta etxeen artetik doa. Lur azaletik doa hasieran, eta behin Martin Ugalde parkea parera iritsita, lur azpitik jarraitzen du Ama Kandida etorbidean zehar, Oria ibaian isurtzen den arte. Bideoan, Pamendi aldetik jaisten den Aitza erreka garbiaren eta Ziako zikinaren arteko kontrastea antzeman liteke:  

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!