1995ean Joseba Sarrionandiak euskal literaturan mugarri izan zen poema liburua argitaratu zuen: ‘Hnuy illa nyha majah yahoo’. Liburu hartatik aukeratutako poemetan oinarritzen da Hnuy illa ikuskizuna.
Bere 25. urteurrena aprobetxatuz, Kukai Dantzak, Tanttaka konpainiarekin elkarlanean, liburua eta ikuskizuna berreskuratzeko lana egin du.