Errepublikazaleek gogoan hartu dute apirilaren 14a

Aiurri 2021ko api. 14a, 07:42

Zumea plazan eta Kale Nagusian Errepublikazaleen bandera eskegi zuten, bart gauean. Gaurkoa egun berezia da errepublikazaleentzat, 90 urte betetzen baitira II. Errepublika ezarri zenetik. Ezaguna denez, Francoren aldekoek errejimen berria ezarri zuten indarrez.

Zumea plazan ohikoa da errepublikazaleen bandera eskegitzea.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!