Bazkardo inguruan kokatuta dagoen radarra martxan jarri dute goizaldean. Arestian aipatu bezala, gehienezko abiadura 60 km/h-koa izango da. Autoek eta kamioiek abiadura bortizki moteltzen dutela ikus zitekeen, izan ere, askok ez dakite radar berria jarri dutela.