Kotoizko ikastaroak

Aiurri 2021ko api. 15a, 12:07

Aste honetan eta hurrengoan ikastaro ezberdinak eskainiko dituzte Salkin elkartearen egoitzan.

"Mujeres del Algodon" erakusketaren ondoren, Andoaingo SALKIN merkatari eta ostalarien elkarteak ikastaro sorta antolatu du. Kotoia izango da sei ikastaro horien ardatza, eta doan eskainiko dituzte Fany Alonsok eta Ane Galarragak.

Egun hauetan izango da, apirilaren 15etik 24ra zehazki, Salkinek Agustin Leitza kaleko 11 zenbakian duen egoitza berrian.

Udaletik adierazi dutenez, "egungo egoera dela eta, eta aforo mugatuak mantentze aldera, ikastaro horietako bakoitza bi txandatan banatuko da, ordu eta erdiko iraupenarekin".

Lehen txanda, apirilaren 15etik 17ra:

  • "Txikoria belarra". Apirilak 15, osteguna. 17:00-20:00. 6-11 urte bitarteko haurrentzat.
  • "Kotoiaren landarea". Apirilak 16, ostirala. 15:00-16:30. 14 urtetik gorakoentzat.
  • "Kotoizko kala". Apirilak 17, larunbata. 10:00-13:00. 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Bigarren txanda, apirilaren 22tik 24ra:

  • "Kotoizko arditxoa". Apirilak 22, osteguna. 17:00-20:00. 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua.
  • "Kotoizko dekorazioa". Apirilak 23, ostirala. 15:00-16:30. 14 urtetik gorakoentzat.
  • "Kotoizko ametsak". Apirilak24, larunbata. 10:00-13:00. 6-11 urte bitarteko haurrei zuzendua.

Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da 943 590 409 telefono zenbakira deituta (Ordutegia: 10:00-13:00).

Kotoizko ikastaroak Andoaingo Udaleko Sustapen Ekonomiko eta Enplegu sailaren laguntzarekin egin ahal izan dira.Egitasmoa oso lotuta dago martxoan Basteron eskaini zen erakusketari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!