Covid19 | Datuak egunez egun

Udalerrietan itxiera perimetrala ezartzeko ebazpena gaur argitaratuko da

Aiurri 2021ko api. 19a, 07:04

©UrkoVallejo

Osasun Sailak, astelehenero, bi txosten argitaratu ohi ditu. Lehenik, aurreko hiru egunetako positiboen zerrenda. Bigarrenik, udalerrietan neurri zorrotzagoak ezartzeko ebazpena. Neurri horiek ezartzeko irizpide nagusiena 400eko intzidentzia-tasa da.

Urnietan itxiera perimetrala ezarriko dute, eta gauza bera gertatuko da Amasa-Villabonan eta Zizurkilen. Gipuzkoako udalerri gehienak itxiaraziko dituzte, aurreko astearen bidetik jarraituz. Olatuak ez baitu oraindik goia jo.

Asteburuan, aurreko asteburuan bezalaxe, ia 700 positibo izan dira Euskadi mailan. Eta proportzioan Gipuzkoa da okerren dagoena. Atzokoan, Osasun Sailak emandako datuetatik abiatuta, Urko Vallejo andoaindarrak kalkulu hauek egin zituen:

Inzidentzia-tasa metatua, igandeko datuak kontutan hartuta:

  • Araba: +97 | Intzidentzia-tasa: 440,93.
  • Bizkaia: +323 | Intzidentzia-tasa: 417,91.
  • Gipuzkoa: +346 | Intzidentzia-tasa: 625,85.
  • EAE: +775 | Intzidentzia-tasa: 494,52.

Probintzia mailako itxiera, beraz, ziurra da. Udalerrietako egoera gaurko datuen arabera jakingo da.

Eskualdean, argitzeko dagoen zalantza nagusia Andoaingoa da. Datuetatik abiatuta, Urko Vallejo andoaindarrak honakoa argitaratu zuen ostiralean: “Konfinatua izateko, 13 positibo edo gehiago beharko genituzke bihartik igandera. Asteburuan, otsaila hasiera geroztik, ez da horrenbesteko positibo kopururik eman Andoainen”.

Itxaropenari eutsi nahi zaio, eta 400 azpitik geratzea aukera bat da. Baina ezin ahaztu Gipuzkoako intzidentzia-tasa oso altua dela, eta larunbatean eta igandean Gipuzkoan bakarrik 697 kasu berri antzeman direla. Horietatik guztietatik zenbat izango dira Andoaingoak? Eguerdian argituko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!