2021/04/24 - 2021/04/26 19:00

Zinema

'Cuñados' filma

'Cuñados' filma
Bastero Kulturgunea, Andoain

Kritika onak jaso dituen film galiziarra, asteburuan Basteron

Kartelak eta izenburuak ez dute erakarmen handirik pizten, baina estatu mailako kritikak ordea bai. Ia medio gehienetan laudorioak jaso ditu. Eta zeri buruzkoa da filma? Hauxe sinopsia: Eduardok eta bere koinatu Sabonisek hanka sartu berri dute beren negozioetako batean eta dirua behar dute. Diru asko. Sabonis izango da arazoa konponduko duena, Alicia Zamoraren koinatua, Modesto, bahituz. Arazo txiki bat dago: Aliciak ez du koinatuarengatik euro bat ere ordainduko. Hala ere, Modestok berak plan berri bat prestatu du, eta Eduardok eta Sabonisek familiaren upategia salbatu ahal izango dute. Hiru koinatu hauek dena dute porrot egiteko, baina, Sabonisek esango lukeen bezala, txarra izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!