Sare sozialak eta nerabeak hizpide, Basteron gaur

Xabier Lasa 2021ko api. 22a, 12:36

Astearteko mahai-inguruan, Ansotegi, Ruiz de Alegria, Barcenilla eta Alustiza.

Basteron, 18:30etik aurrera, “Nerabezaro konektatua. Internet, mugikorrak eta sare sozialak, ezinbestekoak seme-alabentzat?” izenburua daraman hitzaldia eskainiko du Leire Lasuen Gutierrezek (Pantallas Amigas elkarteko hezitzailea). Batez ere guraso, legezko tutore, eta haur eta nerabeekin esku hartzen duten profesionaleentzat zuzenduta dago hitzaldia.

Asteartean, apustuak eta nerabeak izan zituzten hizpide, teknologia berrien erabileraren eta horiekiko menpekotasunaren inguruko jardunaldien barnean, Andoaingo Udalak antolatuta. Joxean Barcenilla (Gipuzkoako Ludopatia eta Mendetasun Psikologikoen Errehabilitazio Elkarteko lehendakaria), Alberto Ruiz de Alegria (Norbera programaren zuzendaria), eta, Estibaliz Ansotegi (Ortzadarreko adikzio programaren koordinatzailea) mintzatu ziren, Iker Alustizak gidatuta.

Gonbidapenak Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean jaso daitezke. 08:00etatik 14:00, edota, Basteron, hitzaldia hasi aurretik.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!