Hotsak goiztirian

Aiurri 2021ko api. 26a, 07:29

Astelehena, goizeko 07:00ak izateko minutuak falta dira. Udaberri betean gaude eta hauxe da, egunsentian, Zumea kaleko Ernaitza liburudenda paretik Santa Krutz zubia igaro arte entzuten dena. 

Zuhaitzetatik txorien kantu bizia, N-1 autobiatik datorren zaratari horma modukoa ezarriz. Ibilbidean, aurrera eginez, Zuhaitzak desagertzen diren metroetan antzematen da trafikoaren zarata. Zubira iristean, ordea, Leitzaran ibaiaren hotsak eta hegaztienak nagusitzen dira.

Udaberri beteko egunsentia da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!