Udalak azalpenak emango ditu bihar Andoaingo hainbat puntutan jarri dituen kameren gainean

Aiurri 2021ko api. 27a, 13:41

Azken egunetan, Andoaingo hainbat gunetan jarri diren segurtasun-kameren argazki ugari elkarbanatu dira sare sozialetan. Beraz, Andoaingo Udalak azalpen zehatzak emango ditu bihar egingo den prentsaurrekoan. 

Udalak adierazi duenez, kamera hauek trafikoaren kontrola eta bide segurtasuna hobetzeko jarri dira. Dirudienez, kamerak Ama Kandidan, Zumeako biribilgunean, Gurutze Gorrian eta Mendiola enpresaren inguruan kokatuta daude. Horrez gain, ziurtatu dute kamerak ez daudela martxan, oraindik.

Informazio gehiago emango du Udalak bihar eguerdian

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!