Andoaingo Udalak segurtasun-kameren gaineko azalpenak eman ditu

Mikel Arberas 2021ko api. 28a, 13:32

Azken egunetan bolo-bolo dabil Andoainen segurtasun-kamerak jarri direnaren kontua. Zalantzak eta zurrumurruak askotarikoak izan dira herritarren artean, beraz, Maider Lainezek eta Juanjo Sorondo udaltzain buruak azalpenak eman dituzte. 

Lainezek adierazi duenez, helburua trafikoaren eta bide-segurtasunaren kontrol hobea bermatzea da. Segurtasun-kamerak Andoaingo hainbat puntutan jartzea onartu da; alkatearen eta udaltzaingoaren esanetan, "udalerri batzuetan emaitza onak ematen ari zela ikusi zen". Ez hori bakarrik, nabarmendu dute kamerek aukera emango dutela ibilgailuen zirkulazioa denbora errealean kontrolatzeko, edota ezbeharrak ekiditeko. Kameren kontrolak Udaltzaingoak egingo du, hau da, hauek izango dira kamerez arduratuko direnak.

Kamera hauen inbertsioa guztira 35.771 eurokoa izan da 2020-2021 urte bitarte. 17.724,60€-koa zen 2020an, eta horien konexioa eta kokapena 18.047,34€-koa 2021ean.

Kamera guneak identifikatzeko seinaleak jarriko ditu Udalak hainbat gunetan, beraz, oraindik ez dute iragarri noiz jarriko diren martxan:

  • Txistoki pasealekua z/g, Gurutze Gorriaren ondoan
  • Gudarien etorbidea z/g, biribilgunearen ondoan
  • Olagain z/g, CIP-en ondoan
  • Ama Kandida etorbidea eta Rikardo Arregi kaleko bidegurutzean
  • Txitibar plaza 3
  • N-1 445, 2 Km
  • N-1 445,6 Km

 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!