Andoainen bi mendi-irteera egingo dira Sarek antolatuta

Aiurri 2021ko api. 29a, 13:01

Euskal Herriko 650 tontor jendez bete nahi dituzte maiatzaren 8an, presoen eta iheslarien etxeratzearen zein elkarbizitza eta bakearen aldeko pausoak gehitzeko.

Herri bakoitzeko tontor bat zehaztu dute, baita nondik eta zein ordutan aterako diren. Andoainen kasuan, Aizkorriko-Onddo-Zaburu eta Goiburura egingo dira irteerak.

Goizeko 08:00tan irtengo dira mendizaleak Beheko plazatik ibilbide luzeagoko hiru mendietara joateko. 10:00etan irtengo dira leku beretik Goiburura joango direnak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!