Kirol Jarduerak, Goazen Jolastera eta Leitzaran Abentura, Udarako aisialdi eskaintza

Xabier Lasa 2021ko api. 29a, 13:10

Andoaingo Udalak hiru ekimen prestatu ditu haur eta nerabeen udako aisialdiari begira: Kirol Jarduerak (igeriketa, goizean kirolean, tenisa eta bizikleta+kirola), Goazen Jolastera (euskarazko udaleku irekiak) eta Leitzaran Abentura (Leitzaran bailaran udaleku irekia; orientazioa, bizikleta, piraguismoa, eskalada, arku-tiroa…). Hurrengo egunetan jarduera guztien berri ematen duen esku-orria etxe guztietan banatuko dute.

Andoaingo Udaleko sail ezberdinek elkarlanean antolatu dituzte haur eta nerabeei bideratutako ekimen horiek. Maider Lainez Andoaingo Alkateak, Mari Jose Izagirre Sustapen ekonomiko, Enplegu eta Gazteria zinegotziak, Oscar Mendo Jarduera Fisiko eta Kirol zinegotziak eta Miren Agirrezabal Allurralde Kiroldegiko idazkariak aurkeztu dituzte ekimenak, udaletxean eguardian egin duten agerraldian.

COVID19ari aurre egiteko osasun neurri guztiak bermatuko dira ekimen horietan guztietan, eta besteak beste, taldeak txikiagoak izango dira. Aire zabalean egingo dira ahalik eta jarduera gehien.

Hona laburki, zenbait datu jakingarri:

 

Kirol Jarduerak:

  • Igeriketa: 2009 eta 2017 artean jaiotakoak.
  • Goizean kirolean: 2009 eta 2013 artean jaiotakoak.
  • Tenisa: 2005 eta 2013 artean jaiotakoak.
  • Bizikleta+kirola: 2005 eta 2008 urteen artean jaiotakoak.

 

Goazen Jolastera:

  • 2013 eta 2018 urteen artean jaiotakoak.
  • Ekainak 28tik uztaila 30era bitartean. Goizeko 9:00tatik eguerdiko 13:00tara, bi txandatan banatuta.
  • Guztira 288 haur. 6 haurrez osatutako 24 talde ezberdinetan. Bi txanda.

  • Prezioak: 77 euro (lehenbiziko txandak); 47 euro (bigarrengo txandak).

 

Leitzaran Abentura:

  • 2007 eta 2010 bitartean jaiotakoak.
  • Lehenengo txanda uztailaren 5tik uztailaren 16ra. Bigarren txanda uztailaren 20tik 30era.
  • 24 nerabe txanda bakoitzean.
  • Prezioa: 77 eurotakoa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!