400eko intzidentzia-tasaren mugan jarraituko du udalerriak

Aiurri 2021ko api. 30a, 12:52

©UrkoVallejo ren grafikoan ikus daitekeenez, garapen on samarra du Andoaingo udalerriak.

Astelehenetik ostegunera 14 kasu antzeman dira Andoainen. Ostiraletik igandera 9 kasu gehiago ematen badira, itxiera perimetralari eutsiko diote Andoainen.

Astelehenean jakingo da intzidentzia-tasa zehatza zein den, Osakidetzak asteburuetan ez baitu udalerrietako datu zehatzik ematen. Nolanahi ere, Andoaingo egoera Gipuzkoan dagoen egonkorrenetakoa da. Izan ere, birusa bertan da baina positiboak nabarmen igo direnean ere Andoainen nahiko ondo eutsi zaio. 400eko muga horretan jarraituko du astelehenean, ikusi beharko da langaren zein aldean geratzen den.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!