Santakrutzak gogoan 2021

Ekitaldiz eta irudiz jositako Santa Krutzak, 1961ean

Xabier Lasa 2021ko mai. 1a, 13:05

Meza eta prozesioak, herriko banderaren jaitsiera, korrika apustua eta herri kirolak, auzoen arteko batelen lehiaketa, Buruhandi eta Erraldoiak, haur jolasak, Udal Musika Bandaren emanaldiak, dantzaldiak, danborrada... Ekitaldiz beteriko jaiak antolatu zituen Peña Santa Krutz elkarteak, orain 60 urte. 08:00etan musikarien dianekin hasten ziren eta gaueko ordu txikietan dantzaldiekin amaitzen zireneko jaiak, gogoan.

Argazki nagusia: 1961eko auzoen arteko batelen txapelketa irabazi zuen Zumeako tripulazioa, Ramoni Markotegi eta Juanita Ikutza abanderatuekin. Arraunlariak, zutik eta ezkerretik hasita: Juan Loigorri, Pako Arnaiz (patroia), Jesus Sarasibar, Luis Mari Arnaiz eta Jabier Martxueta. (Argazkia: Andoaingo Udal Artxiboa, ©Truchuelo (1961)).

 

1961eko egitaraua La Voz de España egunkarian, 1961/05/02ko zenbakian (Iturria: Koldo Mitxelena Hemeroteka).

 

Maiatzaren 2a, asteartea

* 19:00etan, kanpai errepika, eta suziri eta bonben jaurtiketa, jaien hasiera iragarriz.

* 19:30. Salbea Santa Krutz ermitan, eta bederatzigarrenaren amaiera.

Eskopeteroak (Angel Irigoras kapitainarekin), aingeru txikiak, agintariak eta herritarrak prozesioan Kale Nagusian gora (Argazkia: Andoaingo Udal Artxiboa, ©Moises (1961)).

 

* 20:00. Buruhandi eta Erraldoien ibilaldia kaleetan zehar.

* 21:30-13:00. Udal Musika Bandarekin dantzaldia, Zumeako kioskoan.

 

Maiatzaren 3a, asteazkena

* 08:00. Udal Musika Bandaren diana kaleetan zehar, “kalejira alaitsua” eginez.

Udal Musika Banda Luis Fraca zuzendariarekin, Goikoplazan, 1963an. (Argazkia: Joxe Mari Oiartzabal).

 

* 09:30. Prozesioa San Martin parrokiatik Santa Krutz ermitaraino, agintariak buruan direla.

* 10:00. Meza Santa Krutz ermitan, Parrokiako Abesbatzaren parte hartzearekin.

Ondoren, Gurutze Sainduaren erlikia gurtzea, eta bukatzeko, prozesioa berriro parrokiara.

* 12:00. San Martin parrokiatik abiatuta, agintariek herriko bandera alkatearen (Justo Espin) etxera eramango dute, eskopeteroekin batera. Ondoren, alkatearen etxeko balkoian banderaren zabaltzea. Eskopeteroek salbak jaurtiko dituzte.

Ondoren, Udal Musika Bandaren kontzertua. Honako kantutegia: “De Andalucia a Aragon” (pasodoblea), “La Pastorela” (Luna y Moreno Torroba), “Vizkaytik Vizcaira” (Ramon Maria Azkue), “Airiños aires” (Galiziako rapsodia, Gustavo Freide).

* 13:00. Herri Krosa (Pepsi-Colak babestuta).

Bi lasterketa. Lehenbizikoa, 12-14 urtekoentzat (lau itzuli Santa Krutzeko zirkuituari).

Bigarrena: jubenilentzat, 15 urtetik aurrera (lau itzuli Basteroko zirkuituari).

* 15:30. Jose Saenz Pepe Andoain-en kontzertua zuzenean Radio San Sebastian irratitik, honako kantuekin: “Santa Krutz Martxa” (Eulogio Saldias), “Caravana negra” (G. Kramer), “El tren” (Barimar), “Variaciones de la canción Ojos Negros” (herrikoia), eta, “Goiz alaia” (Pepe Andoain).

Jose Saenz "Pepe Andoain"ek, urtero, Radio San Sebastian irratian zuzeneko kontzertua eskaintzen zuen, Santa Krutz jaien omenez (Argazkia: Joxe Mari Oiartzabal).

 

* 17.00. Batelen VII. Txapelketa honako tripulazioekin: San Inazio (Etxeberrieta auzoa), Santa Kruz (Zumea auzoa), San Pedro (Kaletxiki), San Juan (Bastero).

Auzoen arteko batelen lehiaketan, tripulazioetako bat saioari ekin aurretik, Oriako ur apartsuetan (Argazkia: Andoaingo Udal Artxiboa, ©Truchuelo (1961)).

 

* 18:30-21:30. Udal Musika Bandarekin dantzaldia. Zumeako kioskoan.

* 22:00-01:00. Bolero orkestinarekin dantzaldia. Zumeako kioskoan.

 

Maiatzaren 4an, osteguna

* 17:30. Haur jolasak (Adagor txokolate markak eta La Pitusa edari freskagarriak babestuta).

Ondoren, “Dakizuna egin” izenburuko lehiaketa. Neskato parte-hartzaileen arteko irabazlearentzat panpin bat opari gisa, La Pitusa-ren eskutik. Mutiko irabazleari, berriz, erregelamenduko baloia, Adagor markaren eskutik.

Gaztetxo parte-hartzaile guztientzat opariak (opari guztiak Ceferino Orbegozoren dendako erakusleihoan ikusgai).        

"Dakizuna egin" lehiaketako une bat, Zumean ipinitako kioskoan (Argazkia: Andoaingo Udal Artxiboa, ©Moises (1961)).

 

* 21:30-01:00. Bolero orkestinarekin dantzaldia. Zumeako kioskoan.

 

Maiatzaren 6an, larunbata

(Ezkonduen eguna)

* 18:00. Peña Santa Kruz elkartearen danborrada.

Peña Santa Krutz elkartearen danborrada. Jai Batzordeak aurten herriko zenbait dendetako erakuslehioetan ipinitako argazkietako bat da hauxe, 1958koa. (Argazkia: Andoaingo Udal Artxiboa, ©Moises (1958)).

 

Ondoren, eta 01:00ak bitarte, dantzaldia.

Dantzaldiaren atsedenaldietan, Jose Saenz Pepe Andoain eta bere alaba Koro Saenzen akordeoi kontzertua.

 

Maiatzaren 7an, igandea

* 08:30. Meza Santa Krutz ermitan, Peña Santa Krutz elkarteko hildako bazkideen omenez, eta ondoren, errespontsua.

* 12:00. Andoaingo auzoko lau batelen bigarren saioa. Ondoren, sariak.

17:00-21:00 eta 22:00-01:00. Udal Musika bandarekin dantzaldia. Zumeako kioskoan.

Ordu berean, Bolero orkestinarekin dantzaldia. Supermerkatuko plaza txikian jarritako kioskoan.

* 17:00-22:00. Zumarragako trikitilariekin dantzaldia. Olajaunaneko kafetegiaren aurrean jarritako kioskoan.

* 17:30. Etxeberrietako zelaian (Coca-Colak babestuta) Patxi Irizar Garro eta Juan Kruz Azpirotz Arruitzko Txikito korrikalarien arteko apustua. 100 metroko zirkuitu biribilean, 8 kilometroko saioa. Irizarrek 150 metroko abantaila ematen dio Azpirotzi.

Arruitzko Txikito eta Garrok, garai hartako korrikalaririk ospetsuenek, apustu gogoangarriak egin zituzten elkarren aurka (Argazkia: Jon Ikutza).

 

Sokatira, zortzi tiralariez osatutako bi taldeen artean. 600 eta 300 pezetako sariak.

Jose Antonio Lopetegi Aguerre II harri-jasotzailearen erakustaldia, 150 kiloko harriarekin eta 125 kiloko esferikoarekin.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!