Herriko Etxean agertu diren pintadak gaitzetsi ditu PSE-EEk

"Nahikoa bide ditugu gure ideiak eta iritziak ondarea kaltetu gabe adierazteko", adierazi du alderdi sozialistak.

ANDOAINGO SOZIALISTOK GAITZETSI EGIN DITU BERE EGOITZAKO PERTSIANETAN ETA HERRIKO HAINBAT PUNTUTAN AGERTUTAKO PINTADAK

Andoaingo Sozialistok gaitzetsi egin ditu bere egoitzako pertsianetan eta herriko hainbat puntutan agertutako pintadak, hala nola udaletxeko fatxadaren alboan agertutakoak, errespetu eta gizalege falta baitira.

Ohar batean adierazi dutenez, nahikoa bide ditugu gure ideiak eta iritziak ondarea kaltetu gabe adierazteko, eta lekuz kanpo dauden horrelako jarduerak egiten jarraitzea sentitzen dugu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!