Julen Gaztañaga hasieratik nagusi izan zen, sakearekin asmatu eta piloteoan aurkaria mendean hartu zuen. Finaleko urduritasunak alde batera utzi eta bere mailarik onena erakutsi zuen.
Oñatz Arrillaga lesio batetik bueltan zetorren, oraindik erabat osatu gabe. Hasieran erritmoa falta zitzaiola nabari zen, eta konturatzerako zazpi hutseko aldea atera zion aurkariak. Norgehiagokak aurrera egin ahala, gutxinaka partidan sartzen joan zen eta hogeina berdintzera iritsi zen, partidaren azken txanpan. Azken bi tantoak Hernaniko pilotariak egin zituen, azkenean.