Punttuka bertso eskolak antolatuta, Beñat Beloki, Aritz Eskudero, Unai Ormaetxea eta Ion Beloki bertsotan aritu ziren online bidez eskaini zuten saioan. Maiatzaren 3an izan zen, Santa Krutz egunean, Arkaitz Lasarte gai jartzailearen esanetara jarrita. Laukoteak elkarrekin osatu zuen ordubeteko saioa Aiurri.eus webgunean ikusgai dago, bideoen atalean. Hona lau bertsolariek kantatu zuten agurreko bertsoa:
Beñat Beloki:
A ze sorpresa, emozioa
Andoainera heltzean
Ion eta Arkaitz ikusi ditut
hor balkoiaren ertzean.
Korrika eta presaka denok
afalduz kriston letxean.
Bueno, ba benga, hasi gaitezen,
earki gaude nire etxean.
Aritz Eskudero:
Festarik gabe, Santa Krutz
gatoz ospatzea.
Urtebete pasa da ta
ein degu atzea.
Gauza bat oso zaila da,
goazen onartzea:
nahiz ta koronabirusa
zail den gainditzea.
Gauza bat oso zaila da
goazen onartzea:
urtero armario barruan
blusa aurkitzea.
Unai Ormaetxea:
Parranderorik ez da iritsi,
ez digu ekarri trenak.
Adio, bada, txosna ondoan
isurtzen ziren kemenak.
Bluxa jantzita bainan barrutik
eramaten dira penak,
Baina mahiaren bueltan gaur ere
hementxe gaudela denak.
Hurrengo urten ospatuko dia
aurten ospa ez direnak. (bis)
Ion Beloki:
Lengo urtean gure etxetik
nola ginaden gu jardun.
Gaurko honetan gela batean
gaude gu sei bat ezagun,
egiya esanda gustura asko
ari gera gu gaur egun.
Afari eder bat egin
degu ta
hola jarraitu dezagun.
Etxe horretan zaudeten horri,
gabon eta kaixo lagun.