Udaltzaingoaren ohartarazpena Txistoki pasealekuan

Aiurri 2021ko mai. 6a, 19:54

Ondarreta kaleko espaloian ibilgailua uzteko modu bakarra dagoela gogorarazteko kanpaina abiarazi du Udaltzaingoak.

Donostiarako norabidean doazen gidariek “baterian” aparkatzeko aukera dute. Aldiz, N-1etik edo Bordaberri aldetik datozenek ezin dute hor aparkatu, bi erreil artean dagoen lerro jarraituak errepidea gurutzatzea galerazten duelako.

Gaur egunean zehar bertatik igaro denak ikusi ahal izan du ibilgailu bat baino gehiago gaizki aparkatuta dagoela. Kasu horietan Udaltzaingoak oharra utzi die aurrekaldean mezu bana utziz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!