Udan ere euskaraz praktikatzeko mintzataldeak osatzeko aukera egonen da

Aiurri 2021ko mai. 10a, 10:58

AEK-k udan ere euskaraz praktikatzeko mintzataldeak osatzeko aukera emango du. Nabarmendu du talde txikiak, seguruak eta neurri guztia betetzen dituztenak izango direla. 

Parte hartzea dohainik da eta izena emateko azken eguna ekainak 11 izango da. Informazio gehiago Andoaingo AEK-ko webgunean edo herriko euskaltegira gerturatu zaitezke. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!