LeiO erabiltzailea zara, Egunean Behin lehiaketako onena. 62.000 erabiltzaileen artean lehen postua lortzea meritu handikoa da. Nola bizi izan duzu astea, azken egunetan?
Astea luze joan dela aitortu beharko nizuke. Jokoa ongi hasi nuen, baina iganderarte emaitza berdinak mantentzea zaila egiten zitzaidan. Ostiral aldera, irabazi nezakeela sinetsita negoen, baina urduri ibili naiz asteburuan. Zorte kontua ere badelako, eta lehia azken unerarte estu joaten delako.
Gauza askori buruz erantzun behar da, eta azkar batean. Pantailaren aurrean zein da zure jokabidea? Nola lortzen duzu horren azkar eta ondo erantzutea?
Denboraldi batzuk badira jolasten dudala eta neurria hartzen joan naiz. Galdera batzuk ez dira errazak, eta deskartez erantzuten ditut, segundo bakoitzak zure alde joka dezakeela jakitun. Batzuetan ongi ateratzen da, eta besteetan ez. Baina batzuetan hobe da 9 galdera asmatzea 30 segundotan, 10 erantzunak 60 segundutan asmatzea baino. Zer esanik ez, arriskatu duzun horretan erantzuna zure alde ateratzen bada.
Zeintzuk dira zail egiten zaizkizun gaiak?
Batzuetan jendearen adinarekin izaten ditut tira-birak. Txarra naiz pertsonei urteak jartzen. Gertatu izan zait ere, banekien galdera bat gaizki erantzun dudala konturatu eta hurrengo galderetan blokeatuta geratu izana.
Hamar asteko lehiaketa da, gaikaldean jarraitzeko animoso zaude?
Zergatik ez? Gustatuko litzaidake, baina ez da erraza. Batzuetan, emaitzaren zain nagoen segundo horietan argi daukat: "Gaur hamarrak asmatu ditut". Baina beste batzuetan: "Buff! Gaurkoa zaila zen" etortzen zait burura. Eta zaila egin zaidan horietan, zortea izan dut noizbehinka. Baina beti ez. Egun horietan balantzak zure alde egiten badu, goran egon zaitezke, baina ahal dela, ahalik eta gutxienetan bukatu behar duzu sentsazio horrekin.
Aholkurik bai lehiakideentzat?
Neuk atzo, adibidez, atzetik nituen lehiakideak jokatu arte itxaron nuen. Behin beraiek jokatuta banekien 8ko edo 9ko azkar batekin, lehenengo bukatuko nuela astea. Tarteka sailkapena begiratzea ez dago gaizki. Bestela, segundoei ondo erantzuteari bezain besteko garrantzia ematea gomendatuko nuke. Pentsa, 10 galdera 20 segundotan asmatuta 100 puntu dira. 30 segundotan, aldiz, 94. Ia ondo erantzundako galdera bat bezain beste balio dute 10 segundok.