Greba Orokorraren harira egindako ekintzetan hiru pertsona identifikatu eta 1.500 euroko isuna ordaindu behar izan zutela azpimarratu du Andoaingo Greba Komiteak. Ez hori bakarrik, mementoan identifikatu gabeko 11 herritarrei ertzain etxetik deitu zieten ikertuak izango zirela esateko.
Gauzak horrela, Andoaingo Greba Komiteak hainbat herritarrek jasandako errepresio poliziala salatu nahi dute ostiraleko elkarretaratzean.