Iruzurra egiteko bisitaldi susmagarriak izaten ari direla ohartarazi du Andoaingo Udalak

Aiurri 2021ko mai. 12a, 19:21

Uraren kalitatea kontrolatzeko edo LED sistema eraginkorra ezartzeko aitzakipean, udalerriko hainbat herritar bisitaldiak jasotzen ari direla ohartarazi du Udalak.

Iruzurra dagoela salatu du Udalak. Ohar bidez adierazi duenez, “iruzurgileek Andoaingo Udalaren logotipoa duen paper bat erabiltzen dute, eta Udalak berak bidalitako langile gisa aurkezten dira. Andoaingo Udalak erabat gezurtatzen du mota horretako zerbitzuak kontratatu direnik, eta, era berean, gezurtatu egiten du ere, hirugarren bati baimena eman zaionik etxez etxeko bisitak egiteko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!