Ikasturtea amaierara iristen ari den honetan, La Salle Berrozpe ikastetxeak Juan Luis Urmeneta eta Xabier Huitzi irakasleak omentzeko aukera baliatu du: "Beste zereginetara denbora eskaintzeko garaia heldu zaie, baina ikasle eta irakasleek ezin genuen gure eskerrona adierazi gabe geratu. Luxu bat izan da zuen ikasle edo lankide izatea urte hauetan guztietan".