Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko prozedura martxan

Aiurri 2021ko mai. 14a, 09:00

Andoaingo kultur elkarteek datorren ekainaren 4ra bitarteko epea izango dute.

Andoaingo Udaleko Hezkuntza eta Kultura Sailak, Andoaingo kultur elkarteei laguntza eskaerak aurkezteko deialdia zabaldu die. Txitxu Ruiz zinegotziak zuzentzen duen sailak 90.000 euroko partida bideratuko du, dirulaguntza lerro horretarako. Kultur sailetik adierazi dutenez, partida hori "herrian erreferente diren edo kultura sustatzera bideratuta dauden ekimen eta egitarauak antolatzeko" izango da.

Dirulaguntzen imprimakiak eta oinarriak Andoaingo udaleko Andoain.eus webgunean daude eskuragarri. Edozein argibide edo laguntza behar izanez gero, Basteroko Kulturguneko harrerara deitzeko gonbitea luzatu dute.

Dirulaguntzak eskatzeko epea datorren ekainaren 4an amaituko da.

Laguntza aurkezteko modua

Bastero Kulturguneko harreran edo Ataria arreta zerbitzuan aurkez daitezke proposamenak. Baita internet bidez ere.

Aurrez aurre:

  • Ataria: 09:00-13:00.  Derrigorrez aldez aurretik hitzordua hartu behar da (943 300 830).
  • Bastero: 10:30-13:00 / 16:30-19:30.

Internet bidez:

  • www.andoain.eus webgunea.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!