“Lamiak eta Lloronak” Ongi Etorri Eskolara proiektuaren ekimen bat da, kulturartekotasuna ardatz duena. Iaz abiatu zen Andoainen, eta ekitaldiari amaiera emateko Joakin Larreta etorbidean ikusgai dagoen murala margotu zuten. Aurtengoan bigarren edizioa ospatuko da, maiatzaren 14tik 28ra zabalduko dena. Erakusketa ibiltaria da, udalerriko elizetako arkupeetan ikusgai izango dena. Jarduera honek udalerriko margolarien eta jatorri desberdinetako familien artean kulturen arteko loturak ezartzea du helburu.