Olatz Barandiaran Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoko (KIUB) arduradunaren hitzetan, andoaindarren eskura egongo den zerbitzua da, beren eskubideen babesa bermatzeko; izan ere, "kontsumitzaileen defentsak eta babesak gero eta gehiago eskatzen dute tresna arin eta eraginkorrak izatea", premiei berehalako erantzuna
emateko. Hala, azken berrikuntzak bat egiten du orain arteko baliabideekin, hain zuzen ere, telefono bidezko arretarekin eta posta elektronikoarekin.