Gazteleku Pelota Eskolako kidea den Aritz Eskuderok argi adierazi zuen aurkari zaila edukiko zutela aurrean, eta halaxe izan zen. Kadeteei dagokienez, Gaztañaga-Beroz bikoteak nagusi izan ziren partida guztian (4-22). Lan handia egin eta euren maila ona erakutsi zuten. Jubeniletan, Beloki-Uria bikoteak ezin izan zuen ezer egin tolosarren aurka (22-4). Belokik eskua minduta zuen eta Uria atzelaria izanik, aurretik jokatu zuen. Azken partidan, hasiera batean norgehiagoka berdindua zirudien. Artola eta Usandizaga partida interesgarria jokatzen ari ziren, baina erdialdetik aurrera tolosarrak gehiago izan ziren (22-13).
Gauzak horrela, 2-1 irabazi zuen Tolosak Andoainen aurka. Datorren asteburuko partidetan erabakiko da Andoainen fasez pasako den ala ez.