Andoainek hiru partidak irabazi zituen paleta gomaz Zestoaren aurka

Aiurri 2021ko mai. 17a, 10:33

Andoainek Zestoa mendean hartu zuen eta hiru garaipenekin itzuli zen herrira. Pilotari guztiek partida ona jokatu zuten eta sasoi onean daudela erakutsi zuten.

Lehen partida Julen Loidik jokatu zuen eta garaipen argia eskuratu zuen (10-20). Banakako partida izanda, fisikoa ezinbestekoa da eta Loidik bikain erabili zuen abantaila hori. Hasiera batean, norgehiagokak orekatua zirudien, baina lehiak aurrera egin ahala, andoaindarrak bere jokoan sartu zuen aurkaria eta garaipena eskuratu zuen.

Bigarren partida binakakoa izan zen; Ion Belokik eta Xabi Alkortak parte hartu zuten eta hauek ere garaipena eskuratu zuten. Ion Beloki sendo eta defentsa ona erakutsiz jokatu zuen. Alkortak bere aldetik, joko interesgarria baliatuz tanto ugari egin zituen (13-20). 

Azken partida Aritz Eskuderok jokatu zuen, berriro ere banaka. Andoaindarra esperientzia handiko pertsona da eta badaki presiopean nola jokatu; horrela erakutsi zuen Zestoan ere 11-20 irabazita.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!