Ponce-Iradi bikoteak ezin izan zuen irabazi Telmo-Gillen bikotearen aurka (35-30). Hasieratik maila ona erakutsi zuten andoaindarrek, baina partidak aurrera egin ahala, akatsak ugaritzen hasi ziren. Poncek Herriartekoaren presioa sumatu zuen azken tantoetan eta horrek eragin nabaria eduki zuen.
Pala motzean Altuna-Rekalde bikoteak ere maila ona erakutsi zuten, baina garaipenaren atarian geratu ziren (40-36). Hasieratik partida orekatua eta ikusgarria izan zen, maila onekoa. Hala ere, Brosa-Navarro bikote indartsua gehiago izan zen.