Moto4 mailako lasterketa bizia eta ikusgarria izan zen.Hasieratik lasterketa zaila izan zen andoaindarrarentzat. Lehen bihurguneen ostean, sei pilotuk osatutako talde batek aurre hartu zuen, Alex Longarela buru zutela; berehala tartea ireki eta bakarrik joan zen. Canok, Horauk, Fernandezek, Lucasek eta Rodriguezek bigarren eta hirugarren postuak lortzeko lehia bizian aritu ziren azken unerarte. Azkenean, Carlos Canok eta Fernandezek osatu dute podiuma.