'Andoain Txartela' erabiltzeak saria dakar

Aiurri 2021ko mai. 20a, 11:25

5 eta 40 euro arteko bonoak irabazteko aukera eskainiko die Salkin elkarteak, erabiltzaileei.

Salkinek, Andoaingo Udalak eta Rural Kutxak duela urte batzuk Andoain Txartela sortu zuten, udalerri barruko kontsumoa sustatzeko. Kanpaina berria martxan jarri dute, maiatzaren 31ra bitarte, eta erabiltzen dutenen artean 5 eta 40 euro bitarteko bonoak oparituko dituzte. Bono horiek udalerriko ostalaritza-guneetan erabiliko dira. Hiru, Aterpe, Txalaka, Bastero, Danena, Olloki, Itxaso, Txitibar, Traiñerum, Amama Klaudia, Muga, Lanbroa, Elizondo, Ondarreta, Txuribeltz, 97, Anaiak, Akerbeltz eta Gaztelutxo tabernak parte hartzen ari dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!