Energia-hobekuntzak San Juan bataiatzailean

Aiurri 2021ko mai. 20a, 16:39

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak 175.000 euro inbertituko ditu birmoldaketa-lanetan, egoitzan energia-sistema eta -teknologia garbi eta eraginkorrak ezartzeko.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko diputatuak eta Maite Peña Gizarte Politika diputatuak hitzarmena sinatu dute, energia aurrezteko eta energia berriztagarriak aprobetxatzeko. Aldundiak zabaldutako oharraren arabera, “Andoaingo adinekoentzako egoitzari dagokionez, azterketa bat egin da energia sortzeko dauden aukerak zeintzuk diren ikasteko, eraikinaren ur bero sanitarioaren eta berokuntzaren beharrak asetzeko, eta beti ere errentagarritasun ekonomikoko tarte bideragarri batzuen barruan. Aukera ezberdinak elkarrekin aztertu ondoren, energia sortzeko sistema hobetzea erabaki da, egungo galdarak eraginkorragoak diren galdara berriekin ordezkatuz eta egungo eguzki instalazio termikoa zaharberrituz. Konponbide horren arabera, energia aurreztuko da (209.096,75 kWh/urte), eta co2-emisioak murriztuko dira (44,09 tona/urte). Proiektu honetarako ekarpena 175.000 eurokoa da”. Proiektua osoaren kostuaren %50a da hori.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!