"Lamiak eta Lloronak" kale erakusketa, egileek azalduta

Xabier Lasa 2021ko mai. 21a, 20:08

San Martin elizako arkupetan ikusgai dagoen "Lamiak eta Lloronak" erakusketako zenbait egileek beren lana azaldu dute arratsaldean, bertan egin den ekitaldian. Susan Caman eta Iñaki Otamendi kontalariek eta Juanan Lazkano eta Eduardo Arreseygor artistek hizpide izan dituzte munduko hainbat pertsonai mitologiko, herri bakoitzean kontatzen diren kondairak, euren artean dauden antzekotasunak, zenbaiteraino diren inspirazio iturri sorkuntzarako... Erakusketa Ongi Etorri Eskolara proiektuaren ekimen bat da, eta munduko kulturak ahozko kondairen eta artearen eskutik harremantzea du xede. Maiatzaren 28ra bitarte ikusi ahal izango da erakusketa.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!